Alboka Bertsoak Koplak

Bilduma mota:
Eskuizkribuak 
Egilea / emailea:

Mariano Barrenetxea

 
Edizio datuak:
MB. Makinaz -eta inoiz eskuz- egindako alboka munduan kantatzen ziren Kopla Zahar sailak. 
Kokapena:
AZ Karpeta (6) Alboka Bertsoak - Koplak, Bertso eta Kopla, Kopla Zarrak... 
Edukia:

Gutunazal handi batetan, bete-beterik dena eta paperez ia lehertzear, alboka munduari loturik diren kopla zahar sailak agertzen dira, Marianok zuzenean panderojole eta albokariei jasorik.

Lenengoa / Jota; Bigarrena / Porrusalda eta Ariñeketa / Martxa, hiru alboka pieza ohikoei loturik kantatu izan diren kopla zaharrak. Gehi seaska kantak.

Karpeta marroi batetan ''Borrador Revisado'' imintzen du. Ematen du bere lehen Kopla Zahar bertsioa dela.

Bigarren saila da, 185 kopletakoa, makinaz eginak, eta silabak bereziturik. Aurrekoa, zaharrena dela ematen du eta hau oraingoa haren hurrengoa. Agian, hau izan daiteke 1962 inguruan Euskaltzaindiari - Aresti, Lizundia eta Irigoieni- entregatu ziona. Ez zuten sekula argitaratu eta azkenean atzera eman zioten MBri.

Beste saila batek hau dakar: ''Albokearen Bertsoak. Para publicar''. Koplak 300 inguru dira, eta gaztelaniazko itzulpena daukate. Badirudi hau zela bere azken bertsioa eta karrikaratzeko prest zeukala, makinaz egina. Nahiz eta gero, apur batzuk itsatsi eskuz izkiriaturik.

 
Neurriak:
DNA 4 

Cookieen kustomizazioa

Cookies Analytics

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez.

Sare sozialetan partekatzeko cookieak

Sare sozialetan partekatzeko osagarri batzuk erabiltzen ditugu, sare sozialetan gure webguneko orri batzuk partekatu ahal izateko. Osagarri horiek cookieak jartzen dituzte, orria zenbat aldiz partekatu den ondo ikusteko.