- Bilduma mota:
- Eskuizkribuak
- Egilea / emailea:
Mariano Barrenetxea
- Edizio datuak:
- Albokariak ageri dira bereziki, baina baita ere panderojole, dultzainero, eta eskusoinujoleak. Banaka batzuk: gitarra, mosukitarra, txilibitu, txistu eta tanbolina, Musika Banda.
- Kokapena:
- Soñulari AZ karpeta
- Oharrak:
- Guztiak kopiatzea edo eskaneatzea komeni da. Hauek eta beste fitxetan diren bost albokari zerrendak izanen dira, ene iritziz, Barrenetxearen fondoen gauza garrantzitsuenak, GRABAKETA eta ARGAZKIEKIN batera.
- Edukia:
600 inguru posta txartel tamainako txartel zuriak. Jole desberdinen informazioarekin. Non, noiz jaioak, norekin ikasi zuten soinutresna jotzen. Non ibili ziren jotzen, norekin, zer jotzen zuten. Gehienbat albokariak dira. Baina badira pandeojole mordoa, dultzainero zenbait, eskusoinujole guti batzuk. Eta hortik landa, Musika Bandazko informazioa, gitarrajole bakan batzuk, txilibitu, txistu-danbolina, eta abarren joleak.
Esparru geografikoaz, gehienbat Arratia (Bedia, Lemoa, Arantzazu, Artea, Igorre, Dima, Zeanuri, Areatza) eta ingurua, hala nola, Ubidea, Otxandio, Zaratamo, Zeberio, Galdakao, Basauri, Zornotza, Mañari, Durango, Muxika. Gipuzkoari dagokionez, Goierriko Zegama, Idiazabal, Segura; Deba ibarreko Aretxabaleta, Oinati, Arrasate.
ALFABETIKOKI jarri ditut bost multzotan, bakoitza goma batek lotzen dituelarik posta txartelak: 1) Bizkaiko albokariak multzo bitan, asko baitira bakarrean sartzeko; 2) Gipuzkoakoak; 3) Albokaren berbiztea: albokari ez-tradizionalak eta bultzatzaile oro -1963 ingurutik aitzinekoak-; 4) Albokarien batzarrak, lehiaketa eta txapelketak, museoak, erakusketak eta abar.
- Neurriak:
- 10,8 zm x 14,7 zm