EXPRESIVOS - BIGARRENAK [azpi-izena: Koplak, Aiene-oieneak, Irrintzi eta Zantzoak]

Bilduma mota:
Eskuizkribuak 
Egilea / emailea:

Mariano Barrenetxea

 
Edizio datuak:
MB; Gutunazal marroi handi batetan, eskuz -gorriz eta urdinez, bereziki- egindako tamainu desberdinetako orri, orritxo, orri zati, txatal, azpitxatal... non gai bitaz hitz egiten den: Koplak eta Aiene-Oieneak (gaztelaniaz, 'expresivos'). Kopletaz mintzo da, lehenengo (jota), bigarrena (porrusalda) eta ariñeketakoa (biribilketa) sailkatuz eta bakoitzaren ezaugarriak emanez, silabak, errimak eta abar direla. Gero eurok hirurak kantatzerakoan, koplariak baliatzen dituen 'oihuak' eta hitzak: ai, oi, ene, morena, salada eta abar. Hauei loturik-edo, irrintzi eta zantzoetaz ere badakar informazio apurra. 
Kokapena:
AZ Karpeta (6) Alboka Bertsoak - Koplak, Bertso eta Kopla, Kopla Zarrak... 
Edukia:

Ordenik gabeko paper mordo bat ahal bezala ordenatzen saiatu naiz. Gehiena gaztelaniaz dago, nahiz eta tarteka txatalak euskaraz egon.

Batetik, Lehenengoa edo Jota eta honetan 'Lenengo Yantza Zarra' bereizten du. Doinuaren konpasak aipatzen ditu. Gero dantzaren esaldi koreografikoak, albokak txistu-dultzaina-akordeoiarekin ze alde duen.

Bigarrena edo Porrusaldaren  doinua, dantza  eta zatiak (bertan, eurrera puntuek, puntepioak, kantue edo koplak. Gero gorputzaren mugimenduen izenen hiztegia dakar. Bigarrenari loturiko 'aiene - oieneak' direla mintzo da, gaztelaniaz 'expresivos' baliatuz ( ai ,ene, ole, oi... gehi hitzak: morena, salada, ekin...).

Ariñeketako edo Biribilketaren zatietaz eta aiene-oieneak aipatuz. Hauetan Antonio Kopla Kopla, Artolak dauko,  Goxean Parisen, Aite aite,  Karrakan, Donostiako, Ababatxue lo ta lo taldeak bereizten ditu.

Aiene-oieneak tratatzen ditu, bereziki Bigarrena / Porruei loturik direnak. Aiene-oiene bakoitza nortzuei (Panderojole eta albokariak gehienak) jaso zien ere badakar taula batetan egina.

Zantzo eta Irrintziz teorizatzen du gero, ameriketako indioen eta tirolesen oihuekin konparatuz eta komunikazio aukera eta oihu hutsa ikertuz.

 
Neurriak:
DNA 4 

Cookieen kustomizazioa

Cookies Analytics

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez.

Sare sozialetan partekatzeko cookieak

Sare sozialetan partekatzeko osagarri batzuk erabiltzen ditugu, sare sozialetan gure webguneko orri batzuk partekatu ahal izateko. Osagarri horiek cookieak jartzen dituzte, orria zenbat aldiz partekatu den ondo ikusteko.