Ir directamente al contenido

Soinuenea

  • EU
  • ES
  • EN
  • FR

Collection Jose Mariano Barrenetxea

Recherche
avancée

  • Remarquables
  • Explorer

Jose Mariano Barrenetxea

Jose Mariano Barrenetxea jaio, gerra zela eta, Getxon jaio zen, 1937.05.04an, baina Galdakaon hazi ta bizi. Aita, Mariano izenekoa bera be, Igorren 1911an sortu zen eta Galdakaora ezkondu zen bertako Antonia Gutiérrezekin.  Bengoetxe auzoan bizi izan ziren, eta bost seme alaba izan zituzten, nagusiak, bikiak, Jose Mariano bera ta Antonio ziren. Jose Mariano 2006ko maiatzaren 23an zendu zen Galdakaon.

Umetatik izan zuen musikarekiko joera. Aitak koplak bat batean sortzen zituen eta horrek eragina izan zuen semearengan. Albokari lotutako koplak umetatik ikasi zituzten nebarrebek. Galdakaoko auzoko jaietan 1942an, Bengoetxeko Santa Marinatan, etxe aurretik Galdakaoko txistulariak pasatu ziren, Luis Barandika musikari eta tanbolinteroa Txanbo txistulariarekin batera jotzen, orduan entzun ei zituen lehen aldiz txistua eta tanbolinaren hotsak. Urte berean, Artxandako San Roketan, Marianok lehenengoz ikusi zuen alboka jotzen, nor ta Zeberioko Graziano Lekue Txisperue albokari trebea.

Solfeoa ikasten mutikotan hasi zen, 11 urterekin, baita txistua eta oboea jotzen ikasi ere 13 urtekin hasita. 1952. urtean txistulari gisa hasi zen kalean jotzen. Gero, 1955.urtean berak dantza taldea zuzendu zuen Bengoetxen, bere auzoan.

Txistu irakasle moduan 1957an hasi zen. Urte berean, Andra Mari dantza taldea eratu zen eta bertan ibili zen Mariano, sortzaile, ezpata-dantzari eta txistulari moduan. 1960.urtean jotalari gisa be hasi zen, lehiaketetan eta dantzatzen. Galdakaoko Koralean be jardun zuen kantari 25 urtez.

Alboka kontuan, Marianok lau urte zituela Tiburtzio Elezkano ikusi ei zuen alboka jotzen. Honen anaia, Bernardo, Marianoren aitaren arreba batekin ezkondu zen Galdakaoko Zamakoara. Igorreko Elezkanotarrak (Jose Anton, Bernardo, Tiburtzio, Benito, Jose eta Txilibrin) etxekoak izan zituen Jose Marianok. Izan ere, ‘osaba’ esaten zien. Elezkanotarrak dantzari oso abilak ziren, nagusia dultzaineroa zen eta besteak panderojoleak eta albokariak, hauetan Tiburtzio eta Txilibrin, goi-mailako albokariak zirelarik. Anai guztiak dantzan oso trebeak izanik, Txilibrin dantzari ikaragarri aparta zen, Bizkaian gutxi batzuk bere mailakoak. Euren osaba zen Zaratamoko Inazio Uribarri ‘Andaluze’rekin ikasi zuten Elezkanotarrek alboka jotzen.

1956an hasi zen Mariano albokak egiten eta jotzen eta 1960.urtean hasi zen alboka, albokariak, alboka doinuak, kopla zaharrak, albokaren inguruko panderojoleak eta dantzarietaz informazioa jasotzen. Geroago, 1963an Barrenetxeak, beste batzuekin batera, Bilbon alboka akademia sortzeko pausoak ematen ditu eta azkenean, 1967.02.23an sortzen da Academia Municipal de Alboka y Pandereta. Albokaz jotako dantza lehiaketa 1964an antolatzen du Galdakaon.

Albokaren lehen diska historian 1964n argitaratu zuen eta 1967an bigarren edizioa, panderojole bezala Erromualda Zuluaga zuela eta eskusoinua jotzen Martzelo Arrieta (Alboka, bailables vascos). Emakume honekin batera alboka eta pandero bikotea osatu zuten eta leku askotan urteetan jo zuten elkarrekin.

Marianori esker hasi ziren Txistulari aldizkarian albokaz informazioa argitaratzen 1965ean. Albokari izeneko atal berezia 1967an hasi zen agertzen, 1971ra arte. Galesera doa 1966an txapelketa batera alboka jotzera, Erromualda Zuluaga panderojole eta kopla kantari zuela, Llangogllen herrian, herri-soinutresna joleen txapelketa batean. Aurkeztu eta hirugarren tokia atera be.

Albokarien batzarrak eratu zituen Barrenetxeak Galdakaon 1967.06.18 eta 1968.08.18an, geratzen ziren albokari gutxirekin, alboka inguruko panderojoleekin eta aita Jorge de Riezu ere han zelarik lehenean, eta bertan biltzar bat sortu zuen izen honekin: Albokari, Koblari, Panderojotzaile eta Jantzalarien Alkartea.

Alboka irakaslea ere izan zen Galdakaon eta alboka ikasteko metodoa egin zuen, hainbat alboka-eskoletara zabaldu zuena.

Alboka sakonki aztertu zuen Marianok eta hainbat lan kaleratu albokaz. Bereiztekoa eta goraipatzekoa da Alboka, entorno folkórico izeneko liburua, aita Jorge de Riezuren lankidetzaz ateratakoa, soinutresna horren historian goia jo zuena eta betiko geratuko dena albokaren liburu nagusia lez. Txistuaz ere egin zuen liburu oso interesgarria.

Ikerle gisa, Marianok hainbat lan argitaratu zituen. Nagusienak, hauetxek:

  • Folklore Vasco. Andra Mari, 1963.

  • Alboka, bailables vascos, CINSA, 1964 (1967an 2. edizioa).

  • Alboka, entorno folklórico, Lekarozko Archivo Padre Donostia, 1976.

  • La Alboka, Eusko Ikaskuntza, 1983.

  • Apuntes sobre el txistu, Edizio propioa, 1984.

  • La alboka y su música popular vasca, Edizio propioa, 1986.

  • Alboka, Euskonews, 1998.

  • Aclaraciones sobre la alboka, Edizio propioa, 2000.

Folklore jakintsua izan zen eta txistua asko aztertu zuen, baina zalantza barik esan daiteke Mariano Barrenetxea albokaren berreskurapenaren eta berbiztearen arima izan zela, alboka jolea, irakaslea eta ikerlea izatez gain liburuak, artikuluak, eta metodoa izkiriatuz, diska eginez eta akademia eta elkartea bultzatuz.

 

Manu Gojenola

Nabarmenak

  • Jose Mariano Barrenetxea

La collection Jose Mariano Barrenetxea est une collection de Soinuenea

Autres fonds

Collection Juan Mari Beltran Arguiñena

Voir collection

Encyclopédie des instruments de la musique populaire basque

Voir collection

Sonubila projet

Voir collection

Abonnez-vous à nôtre newsletter pour découvrir nos événements

SUIVEZ-NOUS

  • Facebook
  • Google+
  • Youtube
  • Flickr
  • Vimeo
  • Issuu
  • SoundCloud
Soinuenea

Tel/Fax 943 493 578

soinuenea@soinuenea.eus

Tornola kalea, 6 - 20180 OIARTZUN

  • Comment arriver
  • Contact

TEXTES JURIDIQUES

  • Conditions d'Utilisation
  • Politique de Privacité
  • Cookies politique
Licencia de Creative Commons
développé par Lotura
Ce site Internet utilise ses propres cookies ainsi que ceux de tiers. Choisissez l’option de cookies que vous préférez pour naviguer et même leur désactivation totale. Si vous souhaitez bloquer certains cookies, cliquez sur « Configuration ». Si vous cliquez sur le bouton « J’ai compris » vous consentez à accepter les cookies mentionnés précédemment, et à accepter notre politique d’utilisation des cookies, cliquez sur le lien "En savoir plus" pour plus d’informations.
Accepter Configurer

Personnalisation des cookies

Cookies Analytics

Ce site Internet utilise les cookies de tiers afin de calculer le nombre d’utilisateurs et ainsi réaliser la mesure et l'analyse statistique de l’utilisation que font les utilisateurs du service offert. Pour cela, leur navigation est analysée sur notre site Web afin d’améliorer l’offre de produits ou de services que nous leur proposons au moyen du cookie Google Analytics

Cookies pour partager sur les réseaux sociaux

Nous utilisons quelques compléments pour partager sur les réseaux sociaux, pour vous permettre de partager certaines pages de notre site Internet sur les réseaux sociaux. Ces compléments incluent des cookies qui vous permettent de voir correctement combien de fois une page a été partagée.